Jokamoldearen egitura

Joko Mota

Joko ez- zuzen baten aurrean gaude,beraz,pilota derrigorrez frontisan jo behar du. Bi jokaera desberdin agertzen dira 1:1 aurkako egoera eta 2:2. Nahiz eta kantxa oso txikia izan, txapelketa ohoretsuenak binaka egiten ziren. Eliza txiki baten arkupe baten kokatuta dagoenez kantxaren eremua oso mugatua da eta bertan jokoarentzat lagungarrizkoak diren hainbat horma agertzen dira.Kantxan frontisa eta ezkerreko paretaz gain beste 3 pareta daude. Pilota kolpatzean, horietako edozein hormarantz bideratu daiteke baina pilota beti frontisan  jo behar zuen(errebotera ere bai). Jokoa zailagoa egiten zen kantxa harri zaharrez eginda dagoelako, honek bote irregularrak sortzea ahalbidetzen zuen.Kantxaren espazio mugatua dela eta, jokalariek bote gutxiko pilotekin (trapu pilotekin) jolasten zuten. Trapu pilotak urtero berdinak erabiltzen ziren diru eskasia zela eta. Jokalariek eskuarekin pilota kolpatzen zuten eta ez zuten takorik erabiltzen.

Sakea

Sakeari dagokionez bi modutan egin zezaketen:
-Jubenilak (16 urterarte) frontisetik 3,10 m zegoen metro batetik ateratzen zuten. Hona ez baziren heltzen tantoa beste taldearentzat izango zen. Pasa, berriz, 6 metrotara zegoen eta urrunago botatuz gero beste sake bat izango zuten.
-16 urtetik aurrera sakeko mugak desberdinak ziren, halere jokoan zehar arau berberak erabiltzen zituzten. Sakea 6 metrotatik egiten zen eta pasa 7,5 metrotan zegoen. Sakea edozein aldetatik atera zezaketen, baina, jokalariek diotenez, hobe zen ezkerretik ateratzea.
Sakean pasa marra gaindituz gero beste sake bat izango dute berriz ez bada gainditzen beste taldeak tanto egingo du.
Sakea egiterakoan normalean kantxaren bukaerara jaurtitzen zuten edota hobeak zirenak txoko txiki batera jaurtitzen zuten non errestoa egitea oso zaila zen.(Txokoa bideo batean ikusiko da)

Tantoa lortzeko moduak

Tanto bat lortzeko moduak honakoak dira:
 -Behin pilota frontisera jaurtitzean aurkariak hau ez badu berriz frontisa bueltatzen ,txapa ukitzen badu edota  ez badu txapa gainditzen.
- Pilotak bi bote ematen baditu.
-Pilota kolpatzean frontisa jo eta gero kantxatik irteten bada bote bat eman gabe.
-Atxikia egin ezkero txarra izango da.
- Gorputzeko beste atal batekin kolpatzen bada.
- Sakean pilota motz gelditzen bada.

 Partiduak 25 tantoetara jokatzen ziren eta ezin zen pala batekin ezta beste edozein erreminta erabiliz jokatu.


-Hona hemen jokoaren simulazioa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario